Binakako txapelketa
Ez dago baztertuta Peio Etxeberriak hurrengo jardunaldian jokatu ahal izatea
EITB MEDIA
'Diario de Navarra' egunkariaren arabera, Zenozko pilotariak haustura du eskuin eskuko hatz txikiko metakarpoaren buruan, Labriteko kontrakantxako hormari jota egindakoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Atzo, larunbata, abenduak 23, Labrit pilotalekuan jokatu zen Eskuz Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partidan, Peio Etxeberriak, tanto bat galdu ostean, ukabilkada bat eman zion kontrakantxa eta harmailak bereizten dituen hormatxoari, eta Diario de Navarra egunkariaren arabera, eskuin eskuko hatz txikiko metakarpoaren burua hautsi zuen.
Lesio horrek, hala ere, ez zion eragotzi Zabaletarekin batera Jaka-Mariezkurrena bikotearen aurka jokatzen ari zen partida amaitzea eta irabaztea.
Dena den, Aspe enpresako iturriek ez dute baztertu Zenozko aurrelaria abenduaren 29an Sestaon Eskuz Binakako Txapelketako partida, Peña II-Albisu bikotearen aurka, jokatzeko moduan izatea, babes egokia jarrita bada ere.
Ligaxkako sailkapenean, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta bigarren postuan daude, bost partidatik lau irabazita.