Itxi

12. jardunaldia

Urrutikoetxeak ordezkatuko du Aranguren, berriro ere, ostiralean, Zornotzan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Aitor Arangurenek oraindik du minduta eskuin eskua, eta Mikel Urrutikoetxeak, larunbatean ere egin zuenez, ordezkatuko du. Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldian, Unai Laso eta Urrutikoetxea Peio Etxeberriarekin eta Jose Javier Zabaletarekin arituko dira nor baino nor gehiago.

Urrutikoetxea eta Laso, larunbatean, garaipena gauzatuta. Argazkia: EITB Media.

Mikel Urrutikoetxeak ordezkatuko du, berriro ere, Aitor Aranguren, ostiralean, Zornotzan, 2024ko Binakako Txapelketako hamabigarren jardunaldian, Baiko Pilotak asteartean iragarri duenez.

Testuinguru horretan, Baikok zehaztu du Arangurenek oraindik duela minduta eskuin eskua, eta Urrutikoetxeak ordezkatuko duela, larunbatean ere egin zuenez. Arangureni proba bat egin diote Tolosan, eta horretan pilotariak nabaritu du minduta duela, oraindik ere, eskuina; hortaz, datorren jardunaldian baja izaten jarraituko du.

Ostiralean, Zornotzan, Amorebieta IV pilotalekuan, Unai Laso-Urrutikoetxea eta Peio Etxeberria-Zabaleta bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago. Laso-Aranguren bikotea ligaxkako sailkapeneko azken postuan dabil, hiru puntu dituela, larunbatean, Altuna eta Martija menderatuta; Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta bigarren postuan dabiltza, zazpi puntu lortuta.

Albisteak (1)