Kargatzen...
Itxi

Pilotari Onena

Iñaki Artolak irabazi du 2024ko Binakako Txapelketako Pilotaririk Onenarentzako saria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Alegiakoa bost aldiz izan da jardunaldiko onena, beste edozein pilotari baino jardunaldi gehiagotan. Artola, Ander Imazekin batera, finalerdietaraino iritsi da. Zaleek, astero-astero bozkatuz, saria eman diote.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñaki Artolak irabazi du 2024ko Binakako Txapelketako Pilotaririk Onenarentzako saria, zaleek EITBren lehiaketan emandako botoek zehaztu dutenez. Alegiako aurrelaria bost aldiz izan da jardunaldiko onena, beste edozein pilotari baino jardunaldi gehiagotan, eta, horrenbestez, bikain irabazi du saria.

Iñaki Artola eta Ander Imaz txapelketako bikoterik onenetakoa izan dira. Final laurdenetako ligaxkan, Baikoko bikoteak zortzi partida irabazi zituen, 14 jardunaldietan, eta laugarren tokian sailkatu ziren; play-offean, finalerdietarako txartela eskuratu zuten, eta finalerdietako ligaxkan azken jardunaldian ere izan zituzten aukerak finalera sailkatzeko. Altunak eta Martijak menderatu zituzten, baina.

Binakako Txapelketa honetan, Iñaki Artola izan da pilotaririk onena jardunaldi hauetan: final laurdenetako ligaxkako bosgarrenean, hamargarrenean eta hamaikagarrenean, eta finalaurrekoetako lehenengo bietan.

Artola kenduta, pilotari hauek ere izan dira jardunaldiko onena gutxienez behin: Altuna III.a, Peio Etxeberria, Jaka, Imaz, Ezkurdia, Laso, Elordi, Zabala eta Zabaleta.

.pilotarionena-container { font-family: "Montserrat-Regular", Arial, Helvetica, sans-serif; width: 100%; background-color: rgba(218, 218, 218, 0.26); border: 1px solid rgba(0, 0, 0, 0.26); font-size: 1em; margin-bottom: 20px; } .pilotarionena__list { padding: 2%; } .pilotarionena__item { border: 1px solid #b0b0b0; padding: 0px; display: flex; align-items: center; justify-content: start; gap: 3%; background-color: aliceblue; margin-bottom: 1%; } .pilotarionena__header { border-bottom: 5px solid aliceblue; font-size: 2em; text-transform: uppercase; height: 45px; display: flex; align-items: center; padding: 0 10px; background-size: cover; color: aliceblue; background-color: #022e5b; } .pilotarionena__header a{ color: aliceblue; } .pilotarionena__title{ text-transform: uppercase; font-size: 1em; padding: 10px; width: 30%; font-weight: inherit; text-align: center; } .pilotarionena__img{ height: 50px; width: auto; } .pilotarionena__name { text-transform: uppercase; font-family: "Montserrat-Black"; font-size: 1.5em; margin-top: 0; } .zona_derecha .pilotarionena__title { font-size: 0.8em; } .zona_derecha .pilotarionena__name { font-size: 1em; } @media(max-width: 736px) { .pilotarionena__title { font-size: 0.8em; } .pilotarionena__name { font-size: 1em; } }
  • 1. Jardunaldia

    Ezkurdia

  • 2. Jardunaldia

    Elordi

  • 3. Jardunaldia

    Jaka

  • 4. Jardunaldia

    Jaka

  • 5. Jardunaldia

    Artola

  • 6. Jardunaldia

    Laso

  • 7. Jardunaldia

    Altuna

  • 8. Jardunaldia

    Altuna

  • 9. Jardunaldia

    Peio Etxeberria

  • 10. Jardunaldia

    Artola

  • 11. Jardunaldia

    Artola

  • 12. Jardunaldia

    Imaz

  • 13. Jardunaldia

    Zabala

  • 14. Jardunaldia

    Peio Etxeberria

  • 1. Jardunaldia (Semifinaletako ligaxka)

    Artola

  • 2. Jardunaldia (Semifinaletako ligaxka)

    Artola

  • 3. Jardunaldia (Semifinaletako ligaxka)

    Altuna

Bideoak (4)