Itxi

Asteburuan

Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.

Binakako Txapelketaren aurkezpena

2025eko Binakako Pilota Txapelketa gaur, azaroak 29, abiatuko da, Beasainen, final laurdenetako ligaxkarekin. Lehen partida Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta (egungo txapeldunek) jokatuko dute, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusteko aukera egongo da, 22:15etik aurrera.

Larunbatez, bi partida ditugu Binakakoaren karteldegian. Batetik, Lasok eta Iztuetak Larrazabal eta Mariezkurrena II.a izango dituzte aurkari, eta Lizarran arituko dira, nor baino nor gehiago. Hori ere eskainiko du EITBk, 17:15ean hasita. Bestetik, Eibarko Astelena frontoiak hartuko du eguneko bigarren hitzordua: Altuna III-Aranguren vs. Peio Etxeberria-Martija. Azken partida hau ez da ikusgai egongo.

Igandean ere ez da pilotarik faltako, Jaka-Imaz eta Peña II-Albisu bikoteen txanda izango delako, Basaurin. EITBk ez du huts egingo, eta han izango da, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean emateko, 17:00etan hasita.

Serie B Txapelketa

Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, eta lehen jardunaldiko lau partidetatik hiru zuzenean ikusi ahal izango dira, eitb.eus-en eta ETB1en. Jokatzen lehenak Zubizarreta III-Morgaetxebarria eta Senar-Eskiroz izango dira, Beasainen. Larunbatean, bi hitzordu aurreikusi dituzte: Egiguren V.ak eta Bikuñak Salaberriaren eta Gaskueren aurka jokatuko dute Eibarren. Bakaikoa-Salaverri II eta Alberdi II-Ugartemendia bikoteak, ostera, Lizarran arituko dira, eta telebistaz eta streamingez emango dugu.

Azkenik, Dario-Gabirondo eta Zabala-Eskuza partida ikusteko aukera izango dugu, Basauritik.

Albisteak (2)

Bideoak (2)