Itxi

BIGARREN JARDUNALDIA

Larrazabalek ordezkatuko du Artola Binakakoaren 2. jardunaldian, Alegiakoak ez duelako zeukan lesioa osatu

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ezker hankako iskiotibialean min hartu zuen Lau t'erdikoan Alegiako pilotariak, eta oraindik ez dago prest Mariezkurrenarekin batera ostiralean jokatzeko.

Iñaki Artolaren artxiboko argazkia

Iñaki Artolak ezingo du Binakako Pilota Txapelketaren bigarren jardunaldiko partida jokatu, ezker hankako iskiotibialean duen lesioa ez delako osatu. Hori dela eta, Iker Larrazabalek hartuko du haren lekua ostiralean, Jon Mariezkurrenarekin batera, Peña II.aren eta Albisuren kontrako hitzorduan. Lehen jardunaldian ere hark ordezkatu zuen Artola, Iztuetaren eta Lasoren kontrako norgehiagokan.

Alegiako aurrelariak Lau t'erdiko final laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian hartu zuen min, eta ezin izan zuen hirugarren jardunaldia jokatu. Orduz gero, osatzeko lanean ari da, baina oraindik ez dago jokatzeko moduan.

Albisteak (3)

Bideoak (2)