Ogueta pilotalekuan
Altuna eta Aranguren ez dira arratsaldean Oguetan arituko, sukarrarekin baitaude
EITB Media
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
Zabalak ordezkatuko du Altuna, eta Bikuñak Aranguren Argazkia: EFE
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren ez dira arratsaldean Gasteizko Ogueta pilotalekuan arituko, Elordi-Zabaleta bikotearen aurka jokatu behar zuten Binakako Txapelketako partidan, sukarrarekin baitaude.
Amezketako pilotaria Javier Zabala errioxarrak ordezkatuko du, eta Aitor Aranguren atzelaria, Iñigo Bikuñak.
Altuna III-Aranguren bikotea egoera zailean dago ligaxkako sailkapenean, seigarren postuan baitago, hiru puntu dituela.