10. jardunaldia

Jokin Altuna osatu da, eta jokatu egingo du Labriten

EITB Media

Leer en Castellano

Amezketakoak eta Arangurenek Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre.

Jokin Altuna Jokin Altuna

Jokin Altuna (EFEko artxiboko irudia)

Jokin Altuna osatu da, eta Labriten izango da larunbat honetan, Arangurenekin batera. Amezketakoak eta Aginagakoak Ezkurdiari eta Rezustari egingo diete aurre Binakako Txapelketako 10. jardunaldian.

Altuna III-Aranguren bikotea egoera zailean dago ligaxkako sailkapenean, seigarren postuan baitago, hiru puntu dituela.

Partida, bestalde, zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta streaming bidez eitb.eus-en, 17:15etik aurrera.