Your browser doesn't support HTML5 video.
BURUZ BURUKO TXAPELKETA
Azken tanto ikusgarria eginda, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi kanpoan geratu da (21-22)
Partida gogorra eta erritmo handikoa jokatu dute Aitor Elordik eta Peio Etxeberriak Zumaian. Bukaera ikusgarria izan da, eta, amaieran, Zenozkoa nagusitu da, azken tanto gogoangarria eginda. Horrela, Etxeberriak lehian segitzen du, eta Elordi txapelketatik kanpo geratu da.