Your browser doesn't support HTML5 video.
BURUZ BURUKOA
Agirrek eta Bakaikoak neurtuko dituzte indarrak B Serieko buruz buruko finalean
Lehen finalerdian, Asier Agirrek ez dio aukerarik eman Joseba Aldaberi, eta 22-4 garaitu du. Bigarrenean, Joanes Bakaikoak 22-10 menderatu du Iraitz Zubizarreta. Hasiera parekatua izan du partidak, baina Bakaikoa aurreratu da, 11 tanto jarraian eginez, eta finalak ez dio ihes egin.