Beotibarren
Beroiz eta Albisuren arteko lehia, final-laurdenetarako bidean
Erredakzioa
Tolosako pilota jaialdia 22:00etan hasiko da, eta eitb.comek eta ETB-1ek zuzen-zuzenean emango dute.
Mikel Beroiz eta Joan Ander Albisu izango dira gaur nor baino nor gehiago Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetan. Atzelarien arteko norgehiagoka, beraz, Tolosako Beotibarren.
Aurreko bi urteetan lehen partidan kanporatuta geratu ostean (bietan 22-21 galdu zuen Merino II.ren eta Olaetzearen aurka, hurrenez hurren), Jon Ander Albisu garaipena lortzeko irrikaz dago, aurreko astean Mikel Beroizek Ezkurdiaren aurka egin bezala.
"Neurketa gogorra izango da, guztiok dakigu Mikelek peloteo luzeari eusteko nolako gaitasuna duen, eta horrez gain ausarta da tantoak amaitzeko orduan", adierazi du Albisuk.
Beroizen hitzetan, aldiz, "partida oso zaila espero dut. Jon Ander momento oso onean dago, konfiantzarekin, eta trebea da buruz burukoan".
Neurketa zuzenean emango dute eitb.comek eta ETB-1ek, 22:00etatik aurrera.