Barriola-Olaizola, atzeratuta
Final-laurdenetako partiden ordutegiak
Erredakzioa
Abel Barriolak eta Aimar Olaizolak asteburu honetan jokatu behar zuten partida atzeratu egin da Barriola min hartuta dagoelako, eta maiatzaren 25ean jokatuko da.
Asteburu honetan Buruz Buruko Txapelketako hiru partida jokatuko dira. Abel Barriolak eta Aimar Olaizolak jokatu behar zuten partida maiatzaren 25era atzeratu da Abel Barriola min hartuta dagoelako.
Final-laurdenetako partiden ordutegiak:
Ostirala, maiatzaren 17a, 22:00etan (Donostian): Irujo-Beroiz. Zuzenean, eitb.com-en eta ETB-1en.
Larunbata, maiatzaren 18a, 18:00etan (Hendaian): Bengoetxea VI-Jaunarena.
Igandea, maiatzaren 19a, 17:00etan (Bilbon): Idoate-Urrutikoetxea. Zuzenean, eitb.com-en eta ETB-1en.