Labriten
Larunbat honetan, final-laurdenetako Barriola-Olaizola II.a partida
Erredakzioa
Neurketa joan den asteburuan jokatzekoa zen, baina Barriolak, min hartuta, atzerapena eskatu zuen.
Abel Barriolak eta Aimar Olaizolak Buruz Buruko txapelketako final-laurdenetako partida jokatuko dute larunbat honetan Iruñako Labrir pilotalekuan.
Neurketa joan den asteburuan jokatzekoa zen, baina Barriolak, min hartuta, atzerapena eskatu zuen.
Finalerdiak ekainaren 2ko asteburuan jokatuko dira: Oinatz Bengoetxea-Juan Martinez de Irujo eta Barriola-Olaizola II.a partidako irabazlea-Urrutikoetxearen kontra.