Itxi

Final-laurdenak

Aimar Olaizolak jokatuko du finalerdia, Urrutikoetxearen aurka

Erredakzioa

Goizuetako pilotariak 22-16 irabazi du Iruñeko Labriten, Abel Barriolaren kontra, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu.

Aimar Olaizola. Argazkia: EiTB

Aimar Olaizolak 2013ko Buruz Buruko Txapelketarako finalerdietarako txartela lortu du, Abel Barriola 22-16 gaindituta Iruñeko Labriten. Asegarceko aurrelariak Mikel Urrutikoetxea bizkaitarraren kontra jokatuku du finalerdietan.

Abel Barriola nagusi izan da aurreneko tantoetan, eta Leitzakoak 0-5eko partzial garrantzitsua lortu du. Hala ere, Olaizola II.ak markagailua iraultzea lortu du (6-5). Aspeko atzelariak ez du amorerik eman, eta berriz ere, aise agindu du Labriten (6-10).

Goizuetarrak gogor sakatu du Iruñeko pilotalekuan, eta 12-10 markagailuan goitik jarri da. Barriola partidan sartuta mantendu da (14-12), baina Aimar Olaizolak erraz agindu du sakearekin (18-12). Aspeko pilotariak 18-15ekoa jartzea lortu du, baina Olaizola II.ak bere legea ezarri du (20-16). Azkenean, garaipena Asegarceko pilotariak eskuratu du (22-16).

Albisteak (3)