13-22
Irujok finalerako txartela lortu du Bengoetxeari irabazita
Erredakzioa
Iberoko pilotariak 13-22 irabazi dio Leitzakoari, eta finala jokatzeko sailkatu da. Aurkaria Urrutikoetxea-Olaizola II partidatik irtengo da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Juan Martinez de Irujok Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du. Igande honetan Bengoetxea VI.aren aurka jokatu du, eta 13-22ko emaitzarekin irabazi du Iberokoak.
Partidari bikain ekin dio Irujok, eta lehen bederatzi tantoak jarraian egin ditu (0-9). Ondoren, Bengoetxeak bere lehen tantoa egin du (1-9), baina Leitzakoak ez du jarraitasunik izan, eta Irujok aldeak handitu ditu (5-17).
Azken txanpan, Oinatz Bengoetxeak desabantaila murriztea lortu du, baina Irujo ez da urduri jarri, eta garaipenak ez dio ihes egin (13-22).