22-12
Aimar Olaizolak finalerako txartela lortu du
Erredakzioa
Goizuetako pilotariak 22-12ko emaitzarekin irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Bilboko Bizkaia frontoian jokatu duten Buruz Buruko txapelketako finalerdietako partida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aimar Olaizolak jokatuko du Buruz Buruko finala Juan Martinez de Irujoren aurka, datorren ekainaren 23an. Goizuetako pilotariak 22-12 irabazi dio Mikel Urrutikoetxeari Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu den finalerdietako partida.
Mikel Urrutikoetxeak bikain ekin dio partidari, 0-3 irabazten hasita, baina Olaizola II.ak garaiz erantzun du. Aimarrek partida berdintzea lortu du (3-3), nahiz eta Urrutikoetxeak berriro aurrea hartu duen (3-5).
Aimar Olaizola 3-5 galtzen ibili da, eta orduan atera du bere joko onena, eta abantaila handia hartu du Goizuetakoak (14-7). Azken txanpan Urrutikoetxeak desabantaila pixka bat murriztea lortu du (18-12), baina Olaizola II.a ez da urduri jarri, eta garaipenak ez dio ihes egin (22-12).