Atzeratuta
Igandeko partida atzeratu dute, Aimar Olaizolaren bronkitis batengatik
Erredakzioa
Buruz Buruko Txapelketako Olaizola II.aren eta Retegi Biren arteko neurketa, Donostiako Atano III.ean, dataz aldatu da, Aimarrek bronkitisa duelako.
Olaizola II.aren eta Retegi Biren arteko partida, Buruz Buruko Txapelketan, Aimarren bronkitis batengatik atzeratu da. Igandean jokatzekoa zen norgehiagoka, Donostiako Atano III.ean.
Data berria piltotariaren eboluzioaren arabera erabakiko da, astelehenean.
Urrutikoetxea zuzenean sailkatu zen, Zabaletaren lesioarengatik, eta Xala-Idoate neurketa ere atzerztu zen. Aimar Olaizola hurrengo asteburuan prest balego, igandean, ekainaren 1ean, bere partida jokatuko litzateke. Era berean, Xala eta Idoateren artekoa ostilarean jokatuko litzateke. Astelehenean iragarriko da erabaki hori, Aimarren egoeraren arabera. Asteburu honetan jokatuko den partida bakarra Martinez de Irujo eta Beroizen artekoa izango da, larunbatean.