Itxi

Final-laurdenak

Irujo finalerdietan da, Beroiz 22 eta 13 mendean hartuta

Erredakzioa

Iberokoak partida kontrolpean izan du hasieratik eta Mikel Urrutikoetxearen aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Martinez de Irujok Buruz Burukoaren finalerdiak jokatzeko txartela lortu du, Mikel Beroizi Labriten 22 eta 13 irabazita.

Irujo entrenamenduetako laguna baino gehiago izan da, eta hasieratik zabaldu du aldea markagailuan (6-1). Beroizek, hala ere, ez du amore eman, eta defentsa jokoaz baliatu da Irujoren erasoei aurre egin eta 8 eta 6 hurbiltzeko.

Pozak gutxi iraun dio Uhartekoari: Juanek ihes egin du berriro eta partida hautsi du 10 eta 2ko partziala eginda. Irujok 18 eta 8 jarri du markagailua bere alde.

19 eta 10ekoa Beroizek sakean egindako huts barkaezinaren ondorioz iritsi da, eta, hortik aurrera, ezer gutxi egin ahal izan du egoerari buelta emateko. Azkenean, 22 eta 13 Martinez de Irujoren alde. Urrutikoetxea izango da bere aurkaria finalerdietan.

Partida, tantoz tanto:

0-1, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 5-1, 6-1, 6-2, 6-3, 7-3, 8-3, 8-4, 8-5, 8-6, 9-6, 10-6, 11-6, 12-6, 12-7, 12-8, 13-8, 14-8, 15-8, 18-8, 18-9, 18-10, 19,10, 19-11, 19-12, 19-13, 20-13, 21-13, 22-13.

Albisteak (2)

Bideoak (1)