Xala 18 - Idoate 22
Idoatek Xala kanporatu du, partida gogor batean
Erredakzioa
Igandeko neurketako irabazlea izango du aurkari Txantreakoak, Buruz Buruko Txapelketaren finalerdietan: Olaizola II edo Retegi Bi. Igoateren hirugarren finalerdiak izango dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Mikel Idoatek Xalari irabazi dio Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta Buruz Buruko Txapelketaren finalerdiak jokatzeko sailkatu da. Nafarrak igandean Donostiako Atano III.ean irabazten duena izango du aurkari: Olaizola II ala Retegi Bi.
Idoatek Oinatz Bengoetxearen ordez jokatu zuen, lesioantuta dagoelako. Oso partida gogorra irabazi zion Xalari, eta bere hirugarren finalerdiak jokatuko ditu. Txantreakoak lan handia egin behar izan zuen Lapurdikoa kaleratzeko (18-22).
Xalak ez zuen bere lekua topatu frontoian, eta ez zen eroso sentitu. Idoatek 14-6ko aldea jarri zuen markagailuan, baina Xala iraultzeko gai izan zen, bere mailarik onena berreskuratuz. 9-0ko partziala egin zuen. Azkenean, oso gogor jarri zen partida, eta bi pelotariak berdinduda joan ziren neurketaren azken zatian, nafarrak bere alde erabaki zuen alde.