Itxi

Finalerdia

Retegi Bi izango da Irujoren aurkaria, Buruz Burukoaren finalean

L.E. | eitb.com

Aspeko pilotaria maisu aritu da Mikel Idoateren kontrako finalerdian, 22 eta 14 irabazita. Partida luzea, borrokatua eta gorabeheratsua izan da.

Retegi Bi lehen aldiz izango da Buruz Burukoaren finalean. EiT

Julen Retegik Buruz Burukoaren bere lehen finala jokatuko du, finalerdian Mikel Idoate maisuki mendean hartuta. 22 eta 14 gailendu da Iruñeako mutila, Labriten jokatutako neurketan.

Lehen tantoetan, hala ere, Asegarcekoa izan da nagusi; 0 eta 4 aurreratu da markagailuan, pilota bortitz jota. Baina Retegik ez du amore eman,ñ launa egin eta emaitza iraultzea ere lortu du.

Partida Aspekoaren alde 8 eta 7 zegoela, pilotalekuko argiztapen artifizialak huts egin du eta norgehiagoka eten egin behar izan dute.

Arazoak konponduta, bi pilotariek lehiari ekin diote berriro eta argi utzi dute finalerdietara ez direla kasualitatez iritsi. Iruñeara gerturatutako pilota zaleek ikuskizunaz disfrutatu dute. Idoatek partida gogortu du eta maldan gora jarri nahi izan dio Retegiri, baina Julian Retegi handiaren semeak ondo eutsi die Txantreako mutilaren erasoei.

Amaiera azkarra

Lehiak ez du etenik izan eta 14 eta 11tik 14nara pasa dira. Eta hori izan da, hain zuzen, partidako momentu erabakigarria. Retegik sufritzen dakiela erakutsi du, eta sasoi betean dagoela. Sakeaz lagunduta, tantoak bata bestearen atzetik egin ditu, finalerako txartela eskuratu arte. 22 eta 14 izan da azken emaitza.

Retegi Bik beste nafar bat izango du aurkari ekainaren 29ko finalean, Juan Martinez de Irujo. Iberokoarentzat Buruz Buruko zortzigarren finala izango da; Retegi Birentzat, lehenengoa. Irujok kontuz ibili beharko du, iruindar gazteak Aimar Olaizola aurtengo edizioko faborito nagusia kanporatu baitzuen final-laurdenetan.

Partida, tantoz tanto:

0-1, 0-2, 0-3, 0-4, 1-4, 2-4, 3-4, 4-4, 5-4, 6-4, 6-5, 7-5, 7-6, 7-7, 8-7, 9-7, 10-7, 11-7, 11-8, 11-9, 11-10, 11-11, 12-11, 13-11, 14-11, 14-12, 14-13, 14-14, 15-14, 16-14, 17-14, 18-14, 19-14, 20-14, 21-14, 22-14.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)