Itxi

Emaitza: 22-9

Irujok 5. txapela jantzi du Buruz Burukoan

@IsuskoAB

Iberoko pilotariak lehen tantotik bere nagusitasuna erakutsi eta aise irabazi du Buruz Buruko txapelketaren finala.

Juan Martinez de Irujo, txapeldun

Atano III. pilotalekuan jokatu zen 2104ko Buruz Buruko txapelketako final handia Juan Martinez de Irujo eta Julen Retegiren artean.

Iberoko pilotariak bere bosgarren txapela erdietsi zuen Buruz Burukoan partida bikaina jokatuta. Hasieratik aurrea hartu zuen markagailuan, maila handiko jokoa eginez; aurrean, Retegi, nahi eta ezin erantzun ibili zen.

Halere, 10 eta 6ra murriztu zuen markagailua, baina Irujok hutsartea eskatu eta hor amaitu zen neurketa. Momentu horretatik Retegik ezin izan zuen Irujori aurre egin.

Markagailua

0-0, 1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 4-1, 5-1, 6-1, 7-1, Retegiren denbora, 8-1, 9-1, 10-1, 10-2, 10-3, 10-4, 10-5, 10-6, Irujoren denbora, 11-6, 12-6, 13-6, 14-6, Retegiren denbora, 15-6, 15-7, 16-7, 17-7, 18-7, 19-7, 20-7, 21-7, 21-8, 21-9 eta 22-9.

Finalerdiak

Retegi Bi 22 - Idoate 14

Martinez de Irujo 22 - Urrutikoetxea 16

Irujoren palmaresa Buruz Burukoan

2004 | Martinez de Irujo-Xala,    22-12    (Atano III)
2005 | Olaizola II -Martinez de Irujo,    22-18   ( Atano III)
2006 | Martinez de Irujo-Olaizola II,    22-17    (Atano III)
2009 | Martinez de Irujo-Olaizola II,    22-12    (Atano III)
2010 | Martinez de Irujo-Xala,            22-13    (Ogueta)
2012 | Olaizola II- Martinez de Irujo,    22-07    (Bizkaia)
2013 | Olaizola II-Martinez de Irujo,    22-07    (Bizkaia)

Bideoak (4)

Galeriak (1)