Final hamaseirenak
Ezkurdiak Arretxe gainditu eta Oinatzen aurka jokatuko du
L.E. | eitb.eus
Jardunaldiko beste partidan, Jaunarena aise nagusitu zaio Artolari Legazpiko pilotalekuan. Leitzarrak Beroizen aurka neurtuko ditu indarrak hurrengo kanporaketan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joseba Ezkurdiak Buruz Burukoaren final zortzirenetarako txartela lortu du Arretxe II.ari 22 eta 6 irabazita.
Partidak ez du konatzekorik izan: Oioneko pilotalekuko zorua oso irristakor egon da eta Arretxek lanak izan ditu orekari eusteko. Ezkurdiak ere arazoak izan ditu, baina hobeto moldatu da.
Azkenean, nafarra gailendu da, oso erraz, 22 eta 6. Oinatz Bengoetxea izango da bere hurrengo aurkaria.
Jaunarena, garaile
Jardunaldiko beste partidan, Jon Jaunarena 22 eta 7 nagusitu zio Artolari, Legazpiko pilotalekuan jokatutako norgehiagokan.
Leitzarrak Beroiz izango du aurkari final-zortzirenetan.