Final-zortzirenak
Bengoetxea VI.ak partida irauli dio Joseba Ezkurdiari (22-20)
eitb.eus
Leitzakoak Retegi Biren aurka jokatuko du Buruz Burukoaren final-laurdenetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak Buruz Buruko final-laurdenetarako txartela lortu du Labriten jokatutako partidan Joseba Ezkurdia mendean hartuta (22-20).
Norgehiagoka ederra eta zirraragarria izan da, baina azkenean Leitzako pilotaria nagusitu da, partida iraulita. Retegi Biren aurka jokatuko du hurrengo kanporaketan.
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Beroizen eta Jaunarenaren arteko neurketa, Zallatik.