Itxi

Final-laurdenak

Bengoetxea VI.a, finalerdietara

Leire Etxazarra | eitb.eus

Leitzako pilotariak Retegi Biri 22 eta 14 irabazita lortu du finalaurrekoetarako txartela, partida gogorRa jokatu ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oinatz Bengoetxeak sasoiko jarraitzen du eta finalaurrekoetako lehen txartela lortu du, 2015eko Buruz Buruko Txapelketan. Partida, hala ere, ez da erraza izan, Retegi Bi indartsu aritu baita.

Neurketari erritmo bizia ematen saiatu da Bengoetxea, sake-errematean jokatuta, eta Julen retegi, berriz, aurkaria frontisetik urrun mantentzen saiatu da, Oinatzek hor min handia egiten duelako.

Gauzak horrela, Retegi Bi kondo eutsio dio norgehiagokari lehen tantoetan, baina 7-8 aurretik zela Oinatz suspertu egin da. Tantoak oso borrokatuak izan dira, baina gehienak Oinatzen alde joan dira. Leitzakoak aldea zabaldu du markagailuan, 22ra iritsi arte.

Finalerdietan, Urrutikoetxea – Jaunarena partidako irabazlearen aurka jokatuko du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)