Asegarce eta Aspe
Buruz Burukoa: Promozio txapelketaren aurkezpena burutu da Bilbon
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Datorren ostiraletik aurrera partidak izango dira eta finala ekainaren 13rako iragarri dute.
Bigarren Mailako edo Promozio txapelketaren aurkezpena egin da gaur Bilbon. 15 pilotari arituko dira baina zortzi onenek bakarrik jokatuko dute bi multzotan banatuta azken ligaxka.
Asegarceko bederatzi ordezkariak Argote, Arretxe II, Ibai Zabala, Iza, Leiza, Mendizabal II, Olaetxea, Peñagarikano eta Urrutikoetxea dira.
Aspekoak, aldiz, Aritz Lasa, Beroiz, Cabrerizo, Merino, Retegi BI eta Zubieta. Sei hauetatik hiru, Beroiz, Retegi Bi eta Zubieta azken ligaxkarako sailkatuta daude.
Datorren ostiraletik aurrera partidak izango dira eta finala Ekainaren 13rako iragarri dute. Txapeldunak ez du saritzat onenen txapelketan aritzea zihurtatuta izango.