Araudi berria
Aldageletara justifikazio barik joatea tanto batekin zigortuko da
Erredakzioa
Buruz Buruko Txapelketa aurkeztu da astelehen honetan. Berritasuna da pilotariek ezingo dutela nahi dutenean aldageletara joan, partidan zehar.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Astelehen honetan aurkeztu da 2016ko Buruz Buruko Txapelketa eta hamasei pilotari arituko dira lehian. Apirilaren 15ean hasiko da txapelketa eta maiatzaren 29an izango da finala.
Buruz Buruko Txapelketaren araudian berritasun bat dago aurtengo txapelketarako: Pilotariek ezingo dute justifikaziorik gabe aldageletara joan, partidan zehar. Horrela ez bada, tanto bat galtzearen zigorra jasoko dute.
Buruz Buruko Txapelketa:
A MULTZOA
Final-hamaseirenak: Ezkurdia vs. Merino II
Final-zortzirenak: Retegi BI vs. final-hamaseirenetako irabazlea
Final-laurdenak: Urrutikoetxea vs. final-zortzirenetako irabazlea
B MULTZOA
Final-hamaseirenak:: Víctor-Elezkano II
Final-zortzirenak: Altuna III vs. final-hamaseirenetako irabazlearen aurka
Final-laurdenak: Irujo vs. final-zortzirenetako irabazlea
C MULTZOA
Final-hamaseirenak: Artola-Untoria
Final-zortzirenak: Rezusta vs. final-hamaseirenetako irabazlea
Final-laurdenak: Bengoetxea VI vs. final-zortzirenetako irabazlea
D MULTZOA
Final-hamaseirenak: Irribarria-Arretxe II
Final-zortzirenak: RJaunarena vs. final-hamaseirenetako irabazlea
Final-laurdenak: Olaizola II vs. final-zortzirenetako irabazlea
FINALERDIAK:
Maiatzaren 14a: A multzoko irabazlea vs. B multzoko irabazlea
Maiatzaren 15a: C multzoko irabazlea vs. D multzoko irabazlea
3. eta 4. posturako partida: Maiatzaren 22an
FINALA: Maiatzaren 29an
Maiatzaren 29an