Ikusmin handia
Buruz Burukoa: Irujo eta Barriola gustura Eibarko aukeraketan
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Irujok badaki bera dela faborito baina Iberokoak adierazi du Barriolak jokatzea erabaki badu ondo dagoelako izango dela.
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak datorren igandean Eibarren jokatuko duten partidak ikusmin handia sortu du. Zaleen artean miresmen handia duten bi pilotari izaki igandean Astelenak sarrera ona izango du.
Bi nafarrek gaur aukeratu dituzte pilotak. Espero bezala Irujok pilota astunagoak aukeratu ditu.
Irujok badaki bera dela faborito baina Iberokoak adierazi du Barriolak jokatzea erabaki badu ondo dagoelako izango dela.
ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskeiniko dute igandeko partida.