Eibarren
Buruz burukoa: Irujok, disdirarik gabe Barriolaren aurka (22-12)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Irujo, betiko Irujo izan da, onena eta okerrena egiteko gai. Bazirudien erraz irabazi behar zuela neurketa baina bere hutsen ondorioz Barriolari partidan sartzeko aukera eman dio.
Juan Martinez de Irujok 22 eta 12 irabazi du Abel Barriolaren aurka Eibarren jokatu duten buruz-buruko txapelketa nagusiko partida.
Irujo, betiko Irujo izan da, onena eta okerrena egiteko gai. Bazirudien erraz irabazi behar zuela neurketa baina bere hutsen ondorioz Barriolari partidan sartzeko aukera eman dio. Azkenean garaiz esnatu da beharrezko garaipena lortuz.
Datorren asteburuan B multzoko partidak jokatuko dira. Larunbatean Labriten Aimar Olaizola Patxi Ruizen aurka. Igandean Eibarren Xala eta Gonzalez izango dira nor baino nor.
Bihar Tolosan Urrutikoetxeak eta Arretxek Promozio txapelketako partida jokatuko dute.