Kargatzen...
Itxi

Final-laurdenak

Oinatz Bengoetxea finalerdietan sartu da

L.E. |eitb.eus

Leer en Castellano

Leitzarrak neurketa bikaina jokatu du eta 22 eta 8 irabazi dio Iñaki Artolari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Oinatz Bengoetxea Buruz Buruko txapelketako finalerdietan da. Iñaki Artolak ausart ekin zion partidari eta 3 eta 0 aurreratu zen markagailuan. Baina Oinatz esnatu egin zen eta 8na egin ostean 12 eta 8 aurreratu zen.

Hortik aurrera, norgehiagokak erritmoa galdu zuen, eta tantoak Oinatzen alde jausi ziren, bata bestearen atzetik. Artolak ezin zuen leitzarra gelditu.

Bukaeran pilotari bakarra izan zen kantxan. Artola lehen minutuetan hustu zen, eta Oinatzek 14 eta 0eko partziala eginda amaitu zuen neurketa.

Azkenean, 22 eta 8, Oinatz Bengoetxea jaun eta jabe.

Albisteak (2)

Bideoak (1)