Itxi

Bilbon

Urrutikoetxea finalean izango da, Altuna jipoitu ostean (22-6)

Agnetziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Zaratamoko pilotaria jaun eta jabe izan da eta bigarrenez jarraian jokatuko du Buruz Buruko final handia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Urrutikoetxea Buruz Buruko final handian izango da, Jokin Altunari aise nagusitu ostean (22-6)

Partidak kolore bakarra izan du, gorria, egungo txapeldunarena, lehen tantoetatik. Urrutik nahi duen bezala jokatu du, oso eroso, eta Altuna asmatu ezinik aritu da.

Sakean min handia egin du bizkaitarrak, zazpi tanto egin ditu sakez. Jokinek lehen tantoetan bakarrik eutsi dio txapeldunari. Binakoaren ostean, Urrutik aldea zabaldu du markagailuan eta 10 eta 5 jarri da. Jokinek tanto bakarra egin du eta Urrutik ez du oztoporik izan 22ra iristeko.

Ondorioz, Mikel Urrutikoetxeak iaz lortutako txapela defendatuko du maiatzaren 29ko finalean.

29ko finalean.

Albisteak (3)

Bideoak (1)