Tolosan
Bengoetxea VI.a hirugarren geratu da, Altunari irabazi ostean (22-16)
Agentziak | Erredakzioa
Leitzako jokalariak 9-0eko partziala egin du lehen tantoetan, eta aurretik izan da markagailuan denbora guztian.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak Buruz Buruko txapelketako hirugarren postua lortu du, Jokin Altunari 22 eta 16 irabazita, hirugarren eta laugarren posturako neurketan.
Bengoetxeak VI.ak ederto hasi du partida eta 9-0 aurreratu da hasperen batean. Altunak ezin izan dio Leitzarrari aurre egin. Hala ere, Amezketakoak erreakzio txiki bat izan du eta 9-5 hurbildu da markagailuan.
Hortik aurrera, Oinatzi kosta egin zaio partida erabakitzea, baina aurkariarekin aldeari eustea lortu du. Altunak nahikoa izan du bere burua defendatzen.
Azkenean, 22-16 Bengoetxearen alde. Altunak laugarren postuarekin konformatu behar izan du.