Azken partidak
Buruz Burukoa: Irujoren aurkaria erabakitzea falta da
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Larunbatean Labriten Patxi Ruiz eta Julen Retegi izango dira nor baino nor. Irabazleak finalerdietan Irujo txapelduna izango du zai.
Datorren asteburuan ligaxkako azken bi partidak jokatuko dira. Larunbatean Labriten Patxi Ruiz eta Julen Retegi izango dira nor baino nor. Irabazleak finalerdietan Irujo txapelduna izango du zai.
Asteburuko bigarren partida igandean Bergaran jokatuko da. Sailkapenean eraginik ez du izango Xala eta Iker Arretxeren artekoa. Xala finalerdietan Asier Olaizolaren aurka neurtuko da.
Promozio txapelketak asteburuan jai izango du. Hurrengoan bi finalerdiak jokatuko dira. Leiza Lasaren aurka eta Beroiz Urrutikoetxearen aurka.