Itxi

Labriten

Bengoetxea eta Urrutikoetxea, arazorik ez finalerdietako partidarako

eitb.eus

Leer en Castellano

Pilota aukeraketa izan da gaur Labriteko pilotalekuan. Biak gustura agertu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Larunbatean Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia jokatuko da Iruñeako Labrit pilotalekuan Oinatz Bengoetxearen eta Mikel Urrutikoetxearen artean.

Gaur, pilota aukeraketa egin da frontoian bertan eta biak konforme azaldu dira. Gainera, sasoiko daude eta arazo fisiko gabe, beraz finalerdi polita eta borrokatua espero da.

Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta neurketa 18:20 inguru hastea espero da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute.

Bideoak (1)