Bigarren finalerdia
Irribarriak Bengoetxearen aurka jokatuko du finala, Rezusta gainditu ostean
Agentziak | Erredakzioa
Egungo txapeldunak eta 2008ak maiatzaren 28an neurtuko dituzte indarrak Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iker Irribarriak Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko du Oinatz Bengoetxearen aurka, maiatzaren 28an, Bilbon, Beñat Rezusta 22 eta 17 mendean hartu ostean Eibarko Astelena pilotalekuan.
Irribarriak iaz irabazitako txapela defendatuko du. Aramakoa Rezusta baino gehiago izan da, nabarmen, partidako lehen zatian (21-9), baina bergararrak ez du amore eman eta 21 eta 17 hurbiltzea lortu du.
Oinatz Bengoetxeak 2008 txapelketa irabazi zuen eta aurtengo finalera sartzeko Mikel Urrutikoetxea kanporatu du, finalerdietan, larunbatean jokatutako finalerdietan (22-8).