Itxi

Igandean, 17:00etan

Olaizola II-Altuna, bi belaunaldi ezberdin, Buruz Buruko txapelagatik lehian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Aimarrentzat 10. finala izango da, lau txapela ditu, eta Altunarentzat, berriz, lehenengoa. Amezketakoa Lau t’erdiko egungo txapelduna da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizola nafarra, 38 urtekoa, eta Jokin Usabiaga, 22 urtekoa, Buruz Buruko Txapelketako finala jokatuko dute igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Goizuetakoak 20 urte daramatza profesionaletan eta Buruz Burukoan jokatuko duen 10. Finala izango da igandekoa. Lau txapela irabazi ditu Buruz Burukoan (2005, 2007, 2012, 2013), eta beste zazpi ditu Lau t’erdian eta hiru Binakakoan.

Finalera iristeko, Olaizolak Albisu (22-7), Rezusta (22-8) eta Elezkano II.a (22-13) gainditu ditu. Altunak, berriz, Retegi Bi (22-12), Urrutikoetxea (22-16) eta Ezkurdia (22-17) kanporatu ditu.

Amezketako pilotari gaztea Lau t’erdiko egungo txapelduna da, eta Buruz Buruko finala lehen aldiz jokatuko du. Gaztea izan arren, esperientziaduna ere bada gipuzkoarra, eta txapela irabazteko aukera argiak ditu.

Gustura, aukeratutako pilotekin

Ostegunean egindako material aukeraketan, Olaizola II.ak 106,5 eta 104,4 gramoko pilotak aukeratu zituen, eta Altunak 106,5 eta 106,1ekoak.

Bizkaia pilotalekuko jaialdia 17:00etan hasiko da, Elezkano II.a-Martija vs Arteaga II.a-Albisu partidarekin. Ondoren, Buruz Buruko final handia jokatuko da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)