Itxi

Final-zortzirenak

Peio Etxeberria final-laurdenetan izango da

eitb.eus

Leer en Castellano

22-10 gailendu zaio Beñat Rezustari Zumaian, eta Danel Elezkano izango du aurkari datorren astelehenean, Tolosan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peio Etxeberria nafarrak Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenak jokatuko ditu Beñat Rezusta gipuzkoarrari astelehen honetan 22-10 irabazi ostean. Larraintzarko aurrelaria orain arteko ezusteko nagusiena izaten ari da txapelketan; izan ere, Javier Zabala kanporatu zuen atariko fasean, eta, ondoren, Asier Agirre.

Hartara, Danel Elezkano Binakako txapeldun berria izango du aurrez aurre hurrengo kanporaketan, txapelketako fase honetan zerrendaburuak direnak ere lehian sartuko baitira. Aurrelari bien arteko norgehiagoka datorren astelehenean, hilaren 6an, jokatuko da, Tolosan.

Final-laurdenak ostiral honetan abiatuko dira, Donostiako Atanon. Bertan, Iker Irribarria eta Jokin Altuna izango dira nor baino nor gehiago. Irribarriak 22-20ko emaitzarekin irabazi zion Victor Estebani igandeko partidan, eta hala lortu zuen hurrengo kanporaketak izateko eskubidea.

Egun bat geroago, larunbatarekin, Erik Jakak eta Joseba Ezkurdiak neurtuko dituzte indarrak. Jakak 22-20 gainditu zuen Iñaki Artola joan zen ostiralean, Tolosako Beotibarren.

Azkenik, igandean, Oinatz Bengoetxearen eta Mikel Urrutikoetxearen arteko neurketa hartuko du Bilboko Bizkaia Frontoiak. Bengoetxeak larunbatean bereganatu zuen final-laurdenetarako txartela, Retegi Biri 22-16 irabazita.

Bideoak (3)