Itxi

Labrit pilotalekuan

Buruz Burukoa: Xala finalerako sailkatu da

Erredakzioa

Iparraldeko aurrelariak 22-19 gainditu du Mikel Idoate emozioz betetako finalerdian. Xalak, Olaizola II-Bengoetxea VI norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuko du final handia.

Yves Xalak Buruz Buruko bere hirugarren finala jokatuko du, Mikel Idoate 22-19 gainditu ostean. Aurrelari ezkertiarrek partida ederra eskaini dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. Xalak aurrea hartu du markagailuan eta pilotakada sendoekin 19-11koa jarri du. Hala ere Idoatek 19-16koa jartzea lortu du joko erasokorra erakutsiz. Partidako azken tantoetan Lekuineko aurrelariak lasai jokatu du eta 22-19koa lortu du.

Aspeko pilotariak Bengoetxea VI.aren edo Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du finala.