Ekainaren 19an jokatuko da
Buruz Burukoa: Finala atzeratu dute Olaizola II.aren eskuko minagatik
Erredakzioa
Finala ekainaren 19an jokatuko da eta oraindik ez dute argitu zein frontoitan izango den. Eskuin eskuan du lesioa Aimarrek.
Aimar Olaizolak eta Yves Salaberry ''Xala''k ekainaren 12an jokatu beharreko Buruz Buruko txapelketako finala ekainaren 19ra arte atzeratu da Aimar Olaizolak min hartuta baitu eskuin eskua.
Oraindik ez dute argitu finala zein frontoitan jokatuko den.