Itxi

Bizkaia pilotalekuan

Buruz Burukoa: Olaizolak eta Xalak finala prestatzen jarraitzen dute

Erredakzioa

Iparraldeko pilotariak eta Goizuetako aurrelariak lan saio gogorrak egin dituzte Miribillako pilotalekuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizolak eta Yves Xalak gogor segitzen dute lanean, igandeko finala prestatzeko asmoarkein. Lekuineko aurrelaria sasoi onean dagoela adierazi du, Julen Retegirekin batera entrenamendu gogorra egin ostean. Aitor Zubieta laguntzailea ere Bizkaia pilotalekuan izan da Xalarekin batera gomendioak ematen.

Olaizola II.a Lemunorekin batera aritu da Miribillako pilotalekuan, Xalarekin duen antzekotasuna dela eta. Nafarrak bi aste daramatza Bizkaia frontoian entrenatzen eta egunero gustorago aurkitzen ari dela azaldu du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)