Zuzenean, EITBn
Bizkaia eta Astelena frontoiek hartuko dituzte finalerdiak
eitb.eus
Final handia Danel Elezkano - Erik Jaka eta Jokin Altuna - Darío Gomez partiden irabazleek jokatuko dute.
Asteburu honetan 2020ko Buruz Buruko finalerdiak jokatuko dira Bilboko Bizkaia eta Eibarreko Astelena frontoietan.
Larunbatean, arratsaldeko 17:45ean, Bilbon jokatuko da aurreneko finalerdia; alde batetik Danel Elezkano, geratzen den txapelketako buru bakarra, eta bestetik Erik Jaka, final-laurdenetan Mikel Urrutikoetxea txapeldun ordea kanporatu eta gero.
Igandean, Eibarreko Astelenan (17:00), Jokin Altuna eta Dario Gomez arituko dira, nor baino nor. Errioxako pilotariak azken txapeldunari irabazi zion, nori eta Iker Irribarriari.
Asteburuan ere Buruz Buruko Promozio Txapelketako finalerdiak jokatuko dira; ostiralean, Bergaran, Axier Arteaga e Iker Salaberria; eta igandean, Eibarren, Aitor Elordi - Julen Eguiguren.