Itxi

Lehen finalerdia

Erik Jakak finala jokatuko du, Danel Elezkano 22-6 jipoitu ostean

eitb.eus

Leer en Castellano

Lizartzako pilotariak 17 eta 0eko partziala egin du bizkaitarra markagailuan 6 eta 5 aurretik zihoanean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Erik Jakak lehen aldiz jokatuko du Buruz Buruko txapelketako finala, Danel Elezkano Bilboko Bizkai pilotalekuan 22 eta 6 gainditu ostean. Lehen finalerdiak kolore bakarra izan du, nafarraren elastikoaren urdina.

Jakak lehen minutuan erakutsi du partidaren nondik norakoa zein izango zen. Lau tanto egin ditu jarraian, Danel alde batetik bestera mugituz, eta hasperen batean 0 eta 4 aurreratu da markagailuan. Hala ere, bizkaitarrak ez du amore eman eta partida launa jartzea lortu du. Beste bi berdinketa izan dira ondoren, 5 tantora eta 6 tantora, baina azken berdinketa horretan amaitu da finalerdia.

Hortik aurrera, eta Danel Elezkanoren nekea agerian zela, Erik Jaka nahieran aritu da kantxan. Elezkanok ez du asmatu eta ez du asmatzeko aukerarik izan,nafarraren nagusitasuna oso nabarmena izan delako. Ondorioz, Jakak 17 eta 0eko partziala egin du, eta etenik gabe iritsi da 22 tantoetara. Merezita lortu du final handirako txartela.

Bere aurkaria igandeko bigarren finalerditik aterako da, Jokin Altuna eta Dario errioxarra izango dira aurrez aurre, Eibarko Astelena pilotalekuan.

 

Bideoak (3)