Itxi

Final-hamaseirenak

Buruz Buruko txapelketa, abian

Erredakzioa

Ostegun honetan hasiko da Arretxe II-Lasa partidarekin. eitb.com-ek zuzenean eskainiko ditu Gonzalez-Urrutikoetaxea (ostiralean) eta Barriola-Begino (igandean) norgehiagokak.

Xala da 2011ko Buruz Buruko txapelketako irabazlea. Argazkia: EITB

Atariko kanporaketak jokatuta, ostegun honetan hasiko da Buruz Buruko txapelketa final-hamaseirenetako kanporaketekin. Legazpin jokatuko da estreinako partida eta Arrtexe II eta Aritz Lasa izango dira nor baino nor. Partida honetako irabazlea Asier Olaizolaren aurka ariko da hurrengo kanporaketan.

Ostiralean, Orduñako Jai Alai frontoian (22:00etan) Sebastian Gonzalez-Mikel Urrutikoetxea partida jokatuko da eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du lehia. Garailea, David Merino Binakako Txapelketako irabazlearen aurka lehiatuko da final-zortzirenetan.

Mikel Olaetxeak eta Jon Ander Albisuk larunbatean neurtuko dituzte indarrak Tolosako Beotibarren. D multzoan daude bi pilotari hauek eta aurrera egiten duenak Julen Retegi izango du aurkari.

Igandean, Barriola eta Begino ariko dira nor baino nor Eibarreko Astelena pilotalekuan. Beginok min hartuta dagoen Mikel Beroizen ordez jokatuko du, hala erabaki baitu Asegarce enpresak. Norgehiagoka hau ere eitb.com-en izango jarraitu ahalko duzue zuzenean.

Cartelera de los partidos de dieciseisavos de final:

Osteguna, maitzaren 3a (17:00etan Legazpin): Arretxe II-Aritz Lasa

Ostirala, maitzaren 4a (22:00etan Orduñan): Gonzalez-Urrutikoetxea (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en)

Larunbata, maiatzaren 5a (17:00etan Tolosan): Olaetxea-Albisu

Igandea, maiatzaren 6a (17:00etan Eibarren): Barriola-Begino (en directo por eitb.com y ETB-1)

Albisteak (3)