Itxi

LESIOA

Altuna min hartuta dago, eta ez dago igandean Ezkurdiaren aurka jokatzeko moduan

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Buruz Buruko egungo txapeldunak ezingo du final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian parte hartu, "bere eskuen esgoeragatik". Ondorioz, 0-22ko emaitzarekin galduko du Ezkurdiaren aurkako lehia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jokin Altuna, Buruz Buruko egungo txapelduna min hartuta dago, eta ezin izango du igandean Ezkurdiaren aurka jokatzekoa zen final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian parte hartu.

Eskuzko Pilota Enpresen Ligak zabaldutako oharraren arabera, Amezketako aurrelaria ez dago Astelena frontoiko neurketara bertaratzeko moduan, "bere eskuen egoeragatik".

Txapelketako araudiak ez duenez partidak atzeratzeko aukera ematen, Altunak 0-22ko emaitzarekin galduko du Ezkurdiaren aurkako lehia.

Horrenbestez, Ezkurdiak bigarren puntua batuko du eta A multzoko sailkapenaren buru jarriko da.

Altunaren kexak

Altuna kexu agertu zen joan zen asteburuan, Darioren aurkako neurketa gogorra irabazi ostean; izan ere, bere esanetan, Buruz Buruko aurtengo lehiaketa sistema "gehiegizkoa da", eta pilotariek fisikoki eta psikologikoki asko sufrituko dutela salatu zuen.

Albisteak (1)

Bideoak (4)