Itxi

Maiatzaren 26an eta 27an

Xala-Irujo partida Bilbon, eta Olaizola II-Retegi Bi Labriten

Erredakzioa

Larunbatean Bilboko pilotalekuan jokatuko dute Yves Xalak eta Juan Martinez de Irujok final-laurdenetako norgehiagoka. Igandean, Aimarrek Julen Retegi izango du aurkari Iruñean.

Xala-Irujo partida Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da. Argazkia: EFE

Asegarcek eta Aspek igande honetan jakinarazi dute bertan behera geratu ziren Buruz Buruko txapelketako partidak noiz eta zein pilotalekutan jokatuko diren.

Datorren larunbatean, maiatzaren 26an, Xalak eta Irujok Bizkaia pilotalekuan jokatuko dute final-laurdenetako partida. Bestalde, Aimar Olaizolak eta Julen Retegik maiatzaren 27an, igandean, jokatuko dute Iruñeako Labrit pilotalekuan.

Albisteak (3)