Partida, bertan behera
Xala lunbalgiak jota dago eta Irujo finalerdietarako sailkatu da
Erredakzioa
Biek larunbat honetan jokatu beharrako partida bertan behera geratu da. Irujok Idoateren aurka neurtuko ditu indarrak finalerdietan.
Xalak eta Juan Martinez de Irujok arratsalde honetan jokatu behar zuten partida bertan behera geratu da. Iparraldeko pilotaria lunbalgiak jota dago, Aspek aurreratu duenaren arabera.
Gauzak horrela, hurrengo kanporaketarako txartela eskuratu du Irujok zuzenean. Iberokoak Idoaterekin neurtuko ditu indarrak finalerdietan.
eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute igande honetan Olaizola II.a eta Retegi Bi pilotariek jokatuko duten norgehiagoka.