Erabakita
Irujo-Idoate eta Olaizola II-Bengoetxea, finalerdietan
Erredakzioa
Irujok eta Idoatek igande honetan neurtuko dituzte indarrak Bilbon. Olaizola II.aren eta Bengoetxearen artekoa, ordea, ekainaren 10era arte atzeratu dute Goizuetakoak eskuineko besoa minduta baitauka.
Dagoeneko erabakita daude Buruz Buruko txapelketako finalerdiak: Juan Martinez de Irujo-Mikel Idoate eta Aimar Olaizola-Oinatz Bengoetxea.
Olaizola II.ak kostata gainditu zuen igandean Julen Retegi gaztea (22-15) eta Irujo zuzenean sailkatu zen larunbatean Xalaren aurka jokatu beharreko neurketa bertan behera geratu eta gero. Iparraldeko jokalaria lunbalgiak jota dago.
Idoatek eta Bengoetxeak aurreko asteburuan lortu zuten txartela Asier Olaizola (22-18) eta Sebastian Gonzalez (22-7) kanporatuta, hurrenez hurren.