Elkarren aurkako finalak
Estatistika, Juan Martinez de Irujoren alde
Erredakzioa
Guztira, zazpi aldiz jokatu dute elkarren aurka. Iberokoak lau garaipen eskuratu ditu eta Aimarrek hiru baino ez.
Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak zazpi aldiz neurtu dituzte indarrak Buruz Buruko, Binakako eta Lau t’erdiko txapelketetako finaletan.
Lau t’erdikoan, birritan jokatu dute elkarren aurka eta bietan Aimarrentzat izan da garaipena. 2008.urtean, 22-17 nagusitu zen eta 2011n, 22-12.
Binakakoan ere birritan jokatu dute aurrez aurre. 2006. urtean, Irujo-Martinez de Eulate bikoteak Olaizola II-Zearra gainditu zuen (22-11) eta 2009.an, Irujo nagusitu zen berriro ere, oraingoan Goñi III.a pilotariaren laguntzarekin (22-21).
Azkenik, Buruz-Buruko txapelketan hirutan neurtu dituzte indarrak, 2005., 2006. eta 2009. urteetan. Irujok birritan irabazi du eta Aimarrek final bakarra eskuratu du.
Buruz Burukoa
2009 Martinez de Irujo Olaizola II 22-12 Atano III
2006 Martinez de Irujo Olaizola II 22-17 Atano III
2005 Olaizola II Martinez de Irujo 22-18 Atano III
Binakakoa
2009 Martinez de Irujo - Goñi III Olaizola II - Mendizabal II 22-21 Atano III
2006 Martinez de Irujo - Martinez de Eulate Olaizola II - Zearra 22-11 Ogueta
Lau t'erdikoa
2011 Olaizola II Martinez de Irujo 22-12 Bizkaia
2008 Olaizola II Martinez de Irujo 22-17 Atano III