Kargatzen...
Itxi

Saio berezia

"ETB Kantxa Solasean" saioak Buruz Buruko Txapelketako igandeko finala izango du aztergai, ostiral gauean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuta, Mikel Idoaterekin eta Abel Barriolarekin, saioa ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik. Jokin Altuna eta Unai Laso izango dira protagonistak, eta hainbat sorpresa izango dira; tartean, Julian Retegi txapeldun handiaren adierazpenak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

ETB1ek eta eitb.eus-ek, ostiralean, maiatzaren 31n, gauean, 22:15etik aurrera, "ETB Kantxa Solasean" saioa emango dute. Saio berezi horrek igandean, ekainaren 2an, Jokin Altunak eta Unai Lasok Bilbon jokatuko duten Buruz Buruko Txapelketako final handia izango du aztergai.

Xabier Euzkitzek eta Elena Azpeitiak aurkeztuko dute "ETB Kantxa Solasean", eta EITBko kolaboratzaileak diren Mikel Idoate eta Abel Barriola ere izango dira. Altuna III.ak eta Lasok parte hartuko dute.

Gainera, igandeko finalarekin lotutako beste hainbat protagonista ere izango dira "ETB Kantxa Solasean" saioan; tartean, nabarmentzen dugu Julian Retegi mitikoaren adierazpenak izango ditugula. Retegi II.a handiak hamaika aldiz irabazi zuen Buruz Buruko Txapelketa, 1980tik 1993ra bitartean.

Albisteak (2)

Bideoak (2)