Itxi

Zesta-punta

Olharanek ordezkatuko du Johan, hurrengo astelehenean, Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian

EITB

Leer en Castellano

Paueko aurrelariak jokatuko du Biarritzekoaren ordez, azaroaren 17an; Olharanek eta Gorkak Ludovic Laducheren eta Jon Zabalaren aurka jokatuko dute, A multzoaren barnean.

Jean Olharan

Jean Olharanek ordezkatuko du Johan Sorozabal 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian, hurrengo astelehenean, azaroak 17. Paueko aurrelariak Biarrizkoaren ordez jokatuko du, Ludovic Laducheren eta Jon Zabalaren aurkako partida, txapelketako A multzoaren barnean.

Olharanek eta Gorkak Winter Series honetako lehenengo garaipena bilatuko dute, lehenengo jardunaldian Sorozabal anaiek Goitia eta Lekerikaren aurka galdu ostean. Beste alde batetik, Laduchek eta Zabalak txapelketa garaipen batekin ireki zuten; izan ere, Erkiagaren eta Ibarluzearen aurka irabaztea lortu zuten, bigarren jardunaldian.

Albisteak (1)