Itxi

2024an, txapeldun

Unai Lasok ez du 2025eko Lau t'erdiko Txapelketan jokatuko

EITB

Leer en Castellano

Bizkarretako aurrelaria eskuin belaunean egin zioten ebakuntzaren ostean osatzen dabil orandik, eta bilakaera "ona" ari da izaten, baina, Baikok iragarri duenez, "belauna ez du, oraindik, lehiaketzeko moduan".

Unai Laso, 2024ko Lau t'erdikoaren finalean. Argazkia: EFE.

Unai Lasok ez du 2025eko Lau t'erdiko Txapelketan parte hartuko, eta, ortaz, ezingo du 2024an txapelketa horretan lortutako txapela berriz jantzi, Baikok asteazkenean iragarri duenez. Bizkarretako aurrelaria eskuin belaunean ekainean egin zioten ebakuntzaren ostean osatzen dabil, eta bilakaera "ona" ari da izaten, baina, Baikok zehaztu du belauna ez duela, oraindik, "lehiatzeko moduan".

Ebakuntza egin zioten ekainean, eskuin belaunean zuen tendinopatia errotulianoa sendatzeko. Nafarrak "errehabilitazio- eta indartze-lanarekin jarraitu beharko du hurrengo asteetan", eta, hortaz, baja da Lau t'erdikorako.

Albisteak (1)