Itxi

Final-laurdenetako ligaxka

Altunak ez du Zabalaren aurka jokatuko larunbatean, Lau t’erdiko Txapelketako hirugarren jardunaldian

EITB

Leer en Castellano

Hala, EPELeko Lehiaketa epaileak erabaki duenez, Zabalak 0-22 irabaziko du partida hori, eta, ondorioz, finalerdietarako sailkatuko da; Bakaikoak eta Peña II.ak ez dute aukerarik izango. Altuna III.ak tendinopatia muskularra du.

Jokin Altuna, Iñaki Artolaren ondoan, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Jokin Altunak ez du Javi Zabalaren aurka jokatuko larunbatean, Tolosan, 2025eko Lau t'erdiko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian, asteazkenean Aspek eta Baikok iragarri dutenez eta EPELeko Lehiaketa epaileak hala erabakita. Amezketarrak tendinopatia muskularra du, eta, ondorioz, Zabalak 0-22 irabaziko du partida hori, eta, beraz, finalerdietarako sailkatuko da; Bakaikoak eta Peña II.ak, ordea, ez dute txapelketan jarraitzeko aukerarik izango.

Asteburuko jardunaldian, A multzoan, Javi Zabalak, Joanes Bakaikoak eta Jon Ander Peñak finalerdietarako txartel bat zuten jokoan; izan ere, Altuna III.ak, aurreneko bi partidetan garaipena eskuratuta, bermatuta zuen sailkatzea. Nola Zabalak, orain, garaipena erdietsiko duen, 0-22, Jokin Altunaren aurka, Naiarako pilotariak multzoko lehenengo postua izango du, eta Altuna III.ak, bigarrena. Aspeko bi pilotariak izango dira finalaurrekoetan.

Albisteak (1)